Urte berria hasi aurretik, Irunek udal 2025eko udal egutegia banatzen hasiko da. Gaur goizean, udaletxeko areto nagusian, hiriko alkate Cristina Labordak datorren urteko udal egutegia aurkeztu du, irundarrek ateratako dozena bat argazkiz osatutakoa. Alkatearekin batera, 2025eko egutegia osatzen duten argazkien egileak ere izan dira prentsaurrekoan.
Aurtengo gaia “Irun eta bere koloreak“ dira. 250 argazki inguru aurkeztu dira, eta Irunek eskaintzeko duen guztia erakusten dutenak nabarmendu dira. Interesdunek doan eskuratu ahalko dute egutegia, asteazken honetatik aurrera, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan. Alkateak berak hasiko du banaketa, egun horretan bertan, 08:30ean. Hala nola, aipatzekoa da egutegia osatzen duten argazki hauek CBAko barandan jarriko direla behin Gabonak pasata.
Alkateak adierazi duenez, “urtez urte ikusten ditugun argazki berriek harritu egiten gaituzte, eta Irunek txoko bakoitzean eskaintzeko duen edertasun guztia are gehiago estimatzen laguntzen digute. Beti esaten dugunez, Irun kolorez betetako hiri bat da, bizi-bizia: egunsentien su kolorea, ondare natural bikainaren berdea, Bidasoa ibaiaren distira, jaien eta Irungo gereziondoen gorria… Horra hor hiria apaintzen duten jantzi aparteko eta paregabeetako batzuk”.
Bestalde, alkateak eskerrak eman dizkio Irungo Argazki Elkarteari, berriro ere ekimen honetan laguntzeagatik eta argazkilaritza munduan egiten duen lanagatik, baita sariketan parte hartu duten herritarrei ere. “Urteroko ekimen bat da hau; hain zuzen ere, urtez urte egutegi eder hau kolorez betetzeko argazkirik onenaren bila dabiltzanei esker. Bada, partaidetza horri esker da hain berezia ekimen hau, eta, horregatik, eskerrak eman nahi dizkiet Irungo Argazki Elkarteari eta parte hartzaile guztiei”.
Irungo Argazki Elkarteak urteak darama Udalarekin elkarlanean, irudiak jartzen eta urteko hamabi hilabeteak ilustratuko dituzten hamabi irudien lehen aukeraketa egiten.
Argazkien egileak
Hona hemen aurtengo udal egutegia osatzen duten argazkien egileen zerrenda:
Azala: Ibai Narbarte Vega
Urtarrila: María de las Nieves Cabrita Duarte
Otsaila: José Javier Bercianos Arregui
Martxoa: Juncal Abad Amiano
Apirila: Custodio Martín Domínguez
Maiatza: Laura Prado
Ekaina: Gerardo García González
Uztaila: Yolanda Domínguez García
Abuztua: Josune Espié Sánchez
Iraila: Junkal Susperregui Gamboa
Urria: Mikel Diéguez Gutiérrez
Azaroa: Ricardo Narganes Martínez
Abendua: Josua García Moreno



