Irungo Udaleko Kirol arloak jakinarazten du datorren astelehenean, hilak 9, irekiko dela Artaleku eta Azken Portuko polikiroldegien ikastaroetan 2025eko lehenengo hiruhilekorako izen ematea. Izen ematea internet bidez edo Irungo Udalaren aplikazioaren bidez egin beharko da. Kiroldegietan bertan izena ematea egiteko aukera izango dute soilik ordenagailurik edo mugikor inteligenterik ez dutenek.
Izen ematea data ezberdinak izango dira. Lehenik, gaur egun inongo ikastarotan izena eman ez duten abonatuek edo, izena emanda egon arren, ikastaroz aldatu nahi dutenek izango dute lehentasuna. Horiei abenduaren 9ko 8:00etan irekiko zaie ikastaroetan izena emateko aukera. Bestetik, abenduaren 11ko 08:00etatik aurrera, abonatu gabeko izen-emateen hasiera data, gaur egun ikastaro batean izena emanda egon ala ez.
Kategoriak
Helduen kategoriako ikastaroetan parte hartzeko, gutxienez, 16 urte beteak eduki behar dira, edo, bestela, urte horretan bete ;ikastaroan berariaz adierazten den kasuan izan ezik). Gazteen kasuan, 12 eta15 urte artekoak, biak barne.
Umeen ikastaroetan parte hartzeko, gutxienez, 3 urte beteak eduki behar dituzte edo kontratatutako urte horretan bete, eta 15 urte bete artekoak izango dira (Igeriketa-ikastaroetarako). Haurtxoen ikastaroetan, berriz, gutxienez, 6 hilabete beteak eduki behar dituzte ikastaroa hasi aurretik, eta 3 urte bete artekoak izango dira.
Programaren informazio gehiago nahi izan ezkero, ordutegiak edota prezioak adibidez, dena aurkitu daiteke hurrengo estekan.