Irungo Udaleko Kirol Arloak jakinarazi duenez, datorren astelehenean hasiko da abonatuentzat 2024ko laugarren hiruhilekoan Artaleku eta Azken Portu kiroldegietako ikastaroetan izena emateko epea. Ordu hauetan hasiko da abonatuek izena emateko epea: Haurrentzako igeriketa ikastaroetarako, 08:00etan eta gainontzeko ikastaroetarako, 08:30ean. Abonatuak ez direnek izena emateko epea, berriz, hilaren 12an hasiko da, 08:00etan.
Kategoria hauetan banatuko dira izena ematen dutenak:
- Helduak izango dira aurten 16 urte betetzen dituztenak, salbu eta ikastaroari buruzko informazioak besterik badio
- Haurrentzako igeriketa ikastaroei dagokienez, haurrak izango dira 3 urtetik 15 urtera bitartekoak –kontratatzen den ikastaroaren aurretik edo ikastaroak irauten duen bitartean 3 urte betetzen dituztenak hartuko dira 3 urtekotzat–
- Gazteak izango dira 12 urtetik 15 urtera bitartekoak
- Jaioberriak izango dira ikastaroa hasi aurretik gutxienez 6 hilabete dituztenak
Interesdunek betiko bideetatik eman ahalko dute izena ikastaroetan:
- Internet bidez, dagokion web estekan klik eginda
- Abonatuek, BPXport Centros aplikazioaren bidez
- Ordenagailurik edo gailu mugikor adimendunik ez dutenek, kiroldegietako harrera gelan
Interesdunei ikastaroa hasi baino bi lanegun lehenago konfirmatuko zaie ofizialki eskatu duten ikastaroa egiterik izango duten. Onartutakoen behin betiko zerrendak kiroldegietako harrera gelan eta Udalaren webgunean argitaratuko dira.
Ezagutu kirol eskaintza osorik hemen.
Udal kiroldegiak, partzialki itxita
Udaleko Kirol Arloak jakinarazi duenez, irailean, Artaleku eta Azken Portu kiroldegiak partzialki itxiko dira, instalazioak garbitu eta mantentzeko lanak egiteko.
Artalekuko ordutegia:
- Igerilekuak eta spa itxita egongo dira hilaren 16tik 30era bitartean, bi egunok barne.
- Fitness aretoa itxita egongo da hilaren 16tik 20ra bitartean.
- Hilaren 17an eta 18an, kiroldegia itxita egongo da, harrera gela izan ezik, zeina 08:00etatik 15:00etara bitartean egongo den irekita.
- Hilaren 7an eta 14an, kiroldegia 07:00etatik 14:00etara bitartean egongo da irekita.
- Hilaren 21ean eta 28an, kiroldegia 09:00etatik 14:00etara bitartean egongo da irekita.
- Igandeetan, kiroldegia 09:00etatik 14:00etara bitartean egongo da irekita.
Azken Portuko ordutegia:
- Igerilekuak itxita egongo dira hilaren 1etik 15era bitartean, bi egunok barne.
- Fitness aretoa itxita egongo da hilaren 2tik 6ra bitartean, bi egunok barne.
- Hilaren 4an, kiroldegia itxita egongo da.
- Hilaren 7an eta 14an, kiroldegia 09:00etatik 14:00etara bitartean egongo da irekita.
- Hilaren 21ean eta 28an, kiroldegia 09:00etatik 22:00etara bitartean egongo da irekita.
- Igandeetan, kiroldegia 09:00etatik 14:00etara bitartean egongo da irekita.
Erabiltzaileak instalazioak itxi baino ordu erdi lehenagora arte egon ahalko dira bertan.