Biok Txingudik Elorrio/Urgozo irabazi du euripean 

Biok Txingudi garaile izan da eguraldi txarrak guztiz baldintzatutako norgehiagokan. Izan ere, azkeneko minutuetan partida irabaztea lortu zuen. Txingudiko 18 eta 16 urte azpiko taldeek larunbatean Iruñan jokatu zuten La Unicaren aurka.

Eguraldi hotzak eta Plaiaundiko zelai lokaztuak partida ohikoa baino gogorragoa izatea eragin zuen bi taldeentzat. Lehenengo zatian bizkaitarrena izan zen baloiaren jabetza eta etxekoak bere zelaian defendatzen aritu behar izan ziren nagusiki, gainera, haizea aurka izanik. Hamalaugarren minutuan, bisitariak markagailuan aurrea hartzeko zorian egon ziren, baina baloiak ez zuen entsegu-eremua guztiz ukitu eta, ondorioz, hutsean jarraitu zuen markagailua atsedenaldira arte.

Hasierako hamabostekoan Saioa Gartzia, Alazne Macicior, Maren Santa Cruz, Haizea Rodriguez, Camille Buros, Sandra Ramos, Lohitzun Aia, Miren Fernandez (kapitaina), Enara Arruti, Alba Saiz, Laida Rodriguez, Naroa de la Fuente, Garazi Santos, Jessica Gomez eta Uxune Aranburu aritu ziren. Maddalen Alberdi, Lucia Duran, Maddi Garmendia, Gaxi Famoso, Zumendi Caro, Lur Gaston, Ane Novo eta Irati Beraizek ere jokatu zuten. Epailea Julien Le Gall izan zen.

Bigarren zatian, haizea alde izanik eta meléan zuen nagusitasuna baliatuz, Txingudik metroak irabazten zihoan aurkariaren zelaian saria eskuratu zuten arte. 44. minutuan, Enara Arrutik aurrelariekin jokatutako zigor kolpe batean, Alazne Maciciorrek defentsa atzera botatzea lortu zuen, Sandra Ramosek bigarren kolpea eman zuen Maren Santa Cruzek hirugarren eta azken barneraldia egin zezan, entsegu-eremuraino falta ziren azkeneko metroak lortuz (5-0).

Nekeak eta zelaiaren egoera kaxkarrak akats gehiago izan zitezen eragin zuen, baina jokoa gero eta dinamikoagoa zen bi taldeek puntuak nahi eta ez behar baizituzten.

75. minutuan, etxekoen defentsaren akats bat baliatuz, Elorrio/Urgozok metroak irabazi zituen hagen aurreraino iritsiz. Hurrengo fasetan, entsegu-marra gurutzatzea lortu zuten markagailua berdinduz (5-5). Berdinketarekin, sailkapena bizkaitarrentzat zen, hortaz, Txingudiko jokalariak dena eman zuten erasoan abantaila berreskuratzeko.

Elorrio/Urgozok baloia izan zuen azkeneko minutuetan baina, azkeneko uneetan, zigor kolpe bat egin zuten, Alba Saizek eskura azkar atera zuen eta Enara Arrutik defentsa jokoz kanpo zegoela probestu zuen bigarren marka lortzeko (10-5).

Garaipenarekin, Biok Txingudi ligako sei talderik onenen artean kokatu da eta Euskadiko Txapelketan arituko da datorren asteburutik aurrera.

Gazteek garaipenak lortu zituzten Iruñan

Txingudiko 18 eta 16 urte azpiko taldeek larunbatean Iruñan jokatu zuten La Unicaren aurka. Bi taldeek garaipen oso landuak lortu zituzten bigarren faseko lehenengo jardunaldian.

Txingudi/Baztan 16 urte azpikoak 24 eta 48 irabazi zuen markagailuak antzematen duena baino berdinduagoa egon zen partidan. Atsedenaldira 24 eta 19 galtzen iritsi ziren eta bigarren zatian emaitza iraultzea lortu zuten.

Gabiria Txingudi/Bera Bera/Baztan 18 urte azpikoak, aldiz, 26 eta 31 garaitu zuen La Unica. Gazteenen antzera, galtzen hasi ziren eta markagailua irauli behar izan zuten bigarren zatian.

Argazkia eta bideoak: Xabi Sánchez. Biok Txingudiren bi entseguak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude