Kateako pilotalekua aire zabaleko zinema bihurtuko da larunbatean

Aire zabaleko zine-emanaldiak Irunen udako hitzordu klasikoan bihurtu dira hiriko familientzat. Hiriko kultur eta aisialdi agendako jardueren artean, larunbat honetan, abuztuaren 26an, 22:00etatik aurrera, Irungo familiek “DC Supermaskoten Liga” pelikula ikusi ahal izango dute. Gainera, saioa, Junkal plazatxoan izan ordez, hori baitzen ohikoa orain arte, Katea auzoko pilotaleku estalian izango da, aurreko edizioko ildoari jarraiki.  Euskaraz izango da filma, eta sarrera doakoa da.

Sinopsia

Krypto Supertxakurra eta Superman lagun banaezinak dira. Superbotere berberak dituzte, eta besoz beso borrokatzen dira krimenaren aurka Metropolisen. Superman eta Justiziaren Ligako gainerakoak bahitu dituztenean, Kryptok kaleko koadrila bat oso heterogeneoa konbentzitu behar du (Ace “Bat-untxaria”, CV “Txerritxo vietnandarra”, Merton “Dortoka” eta Chip “Urtxintxa”), deskubritu berri dituzten botereak menderatu eta superheroiak erreskatatu ditzaten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude