Gipuzkoako Minbiziaren aurkako Elkarteak ikerketa bultzatzen jarraitzen du eta, irailetik aurrera, AECCk minbizia ikertzen daramatzan 50 urteak omentzeko eta irailaren 24an izango den Minbiziaren Ikerketarekin lotutako Munduko Eguna ospatzeko asmoz hainbat jarduera antolatu ditu. Gipuzkoako gizartearen laguntzari esker, AECC Gipuzkoak 3,3 milioi euro bideratu ditu minbizia ikertzeko 2016tik. Bizitzak salbatzeko ikerketa gehiago eskatuz gizarteak etengabe egiten duen eskariaren erantzuna izan da hori.
AECC Gipuzkoaren asmoa da irailean ikertzen jarraitzeak duen garrantziaren inguruko kontzientzia sortzea eta duela 50 urte ikerketaren alde egindako apustu hark izan dituen emaitzak ospatzea. Hala, Euskadiko gizartearekin batera honako jarduera hauek banatu nahi ditu:
Oroitzapenezko kontzertua: minbiziaren historia aldatzeko 50 urte ikertzen
50 urtetan zehar garatutako elkartearen lan garrantzitsu hau ospatzeko Beethoveneko obra enblematiko, garrantzitsu eta ezaguna aukeratu da, bere Bederatzigarren Sinfonia. Euskadiko Orkestra eta Orfeoi Donostiarra obra honen interpretazioan protagonista izango dira. Carmen Solís sopranoak, Ana Ibarra mezzosopranoak, Airam Hernández tenoreak eta David Menéndez baritonoak parte hartuko dute ere. Gaur egun Europako himnoa ezaguna den azkeneko koral-mugimenduan, poztasunera eta askatasunera bihurtutako kantua interpretatuz. Juanjo Menak, nazioarte mailan ezaguna den euskal zuzendaria, aurre egingo dio itzela eta beti xarmagarria den partitura honi.
Ekitaldia Euskalduna Jauregian izango da irailaren 11an, arratsaldeko 19:30ean. Ekitaldi horren helburua, ikerketan daramagun mende erdia omentzea eta minbiziarekin lotutako biziraupena hobetzeko ikertzen jarraitzea beharrezkoa dela gogoraraztea dira. Euskaldunako kontzertu hori izango da hurrengo 12 hilabeteotan hainbat probintziatan egingo ditugun kontzertuen zikloko lehenengoa. Emanaldian izango dira Erkidegoko eta bertako agintariak; AECCko presidentea, Ramón Reyes; erakundeko ordezkari autonomikoa eta AECCren Arabako presidentea, Patxi Ormazabal; AECCren Bizkaiko presidentea, Mila Gullón; eta AECCren Gipuzkoako presidentea, Juan Manuel
Ormazabal.
Sarrerak salgai daude www.euskalduna.eus helbidean eta Euskalduna Jauregiko ohiko salmentaguneetan, leihatilan eta KUTXABANKen kutxazainetan. Gainera, kontzertura joan ezin duten arren lagundu egin nahi duten guztientzako zero lerroa ere egongo da.
50 urte ikertzen erakusketa
Urteurrena dela eta, Gipuzkoako Minbiziaren aurkako Elkarteak erakusketa ibiltari bat prestatzen ari da. Probintziako hainbat lekutan ikusi ahal izango da, ospakizunak irauten duen urte osoan. Ekintza honen helburua da minbizia gizartean integratzea eta minbiziari buruzko azken hamarkadako gertaera garrantzitsuenak ezagutaraztea, Gipuzkoako mugarriak barne.
Erakusketa honen bidez, ikerketaren ateak zabaldu nahi zaizkie herritarrei, eta AECCren ikerketa-irudia Donostiako eta Gipuzkoako gainerako herrietako eremu eta kaleetara zabaldu nahi da, proposamen bateratu eta iraunkor baten bidez.
Irailaren 24a, Minbiziaren Ikerketarekin lotutako Munduko Eguna.
AECCren helburua da minbiziaren erronka nagusiei erantzuna ematen jarraitzea ikerketako talentua bultzatuz eta funtsak gaixotasuna ikertzera bideratuz. Elkartearen ustez, pertsona guztiek ikerketaren emaitzetara berdintasunez izan beharko lukete sarbidea eta paziente guztiek izan beharko lukete haien minbizi mota ikertzeko eskubidea. Hala, gizonezkoen artean % 55,3ko*, eta emakumeen artean % 61,7ko* biziraupen-tasatik abiatuta, helburua 2030. urtean % 70eko biziraupena lortzea litzateke.
Irailaren 22 eta 24an, minbizia duten pertsonen artean ekitaterik ez dagoela agerian uzteko hainbat ekitaldi egingo da: topaketa digitalak, webinarrak, ikerlarien azalpenak, pazienteen bideoak eta abar. Horiek guztiak gure onlineko kanaletan egongo dira eskuragarri (www.aecc.es eta sare sozialak – AECC Gipuzkoa – Instagram, Facebook eta Twitter)