Euskadiko Odol Emaile Elkarteak jakinarazi duenez, udan inoiz baino odol-emaile gehiago behar dira. Izan ere, oporraldi garaian emaileen kopurua asko murrizten da, odol erreserben kopuruan beheraka arriskutsuak eraginez. Hori saihesteko eta hileko ia ostegun guztietan bezala, odola emateko aukera egongo da Irunen bertan.
Irunen kasuan, odola emateko egunak hilabete bakoitzeko bigarren, hirugarren eta laugarren ostegunak izaten dira. Zehazki, Virgen Milagrosa kalean dagoen Iraso gunera hurbildu behar dira odola emateko asmoa duten pertsonak, arratsaldeko 16:30etik 20:30etara. Odola emateko 943 00 78 85 telefono zenbakira deitu behar da hitzordua eskatzeko. Bestela, Euskadiko Odol Emaileen webgunearen bitartez hitzordua online hartzeko aukera dago ere, odol eman aurreko bi egunetan zehar.
Horregatik, azkenaldian Euskadiko Odol Emaileen elkartetik behin eta berriz errepikatzen dute odol emaileen behar handia dutela. Keinu txiki honekin bizitzak salbatu daitezkeela gogoratu dute elkartetik.
Baldintzak
Odol-emaileak izan daitezke 18 eta 65 urte bitarteko pertsonak, beti ere 50 kg. baino gehiago pisatzen badute eta osasuntsu badaude. Emakumeek, urtean, hiru aldiz eman dezakete odola eta gizonek, askoz jota, lautan. Odol emateen artean bi hilabete, gutxienez, pasatu behar dira.
Odola eman aurretik, segurtasunagatik, bai emailearentzat zein jasotzailearentzat, osasun elkarrizketa egiten da, eta emailearen tentsioa zein hemoglobina maila begiratzen da.
Odola emateaz gainera, globulo gorriak (Hematieak), plaketak, plasma, hezur-muina, ama esnea, ehunak eta zilbor-hestea ere emateko aukera dago. Informazio gehiago nahi izanez gero harremanetan jarri Euskadiko Odol Emaileen elkartearekin.