Ostegunean, abuztuaren 19an, 20:00etan, udako agenda kulturalak bi dantza-emanaldi programatu ditu, NODE eta Uikan Dantza konpainien eskutik. Junkaleko plazatxoan egingo dira emanaldi horiek.
Lehendabizi, NODE igoko da agertokira, eta “Emakumeak” ikuskizuna eskainiko du (20 min.). Ondoren, Irungo UIKAN Dantza taldearen txanda izango da, eta “Gizakia” ikuskizuna eskainiko dute (20 min.).
Zinema aire zabalean
Ostiralean, abuztuaren 20an, beste zine-saio bat eskainiko da Junkal plazatxoan (22:00). Oraingoan, euskaraz, eta “Tess eta ni” pelikula emango dute (2019), Steven Wouterlood-ena. Iraupena. 84 min.
Sinopsia: Sam hamar urteko mutiko bat da, eta oporretan joan da familiarekin Alemaniako irla batera, baina lehenengo egunean, bere anaiak hanka hausten du. Zorte txarra bere anaiarentzat, baina horri esker, Samek Tess ezagutzen du, neska berezi bat, bere aita biologikoa ezagutzeko plan bat duena. Familia zer garrantzitsua den ulertzen lagunduko dio Tessek Samiri.
Gonbidapenak Junkaleko plazatxoan bertan banatuko dira, ikuskizuna hasi baino 50 minutu lehenagotik aurrera. Doan. Jardueretan pandemiari aurre egiteko segurtasun- eta higiene-neurriak beteko dira, besteak beste: edukiera murriztua eta maskara une oro jantzi beharra.