Kolore Kolore artisau elkarteak gaueko artisau merkatua antolatu du berriro ere. Kasu honetan, abuztuaren 24an, ostegunean, egingo da arratsaldeko 19:30etik 23:00etara San Juan plazan. Artisauen azokaz gain, Marsel Magoak zuzeneko emanaldia eskainiko du 20:00etan Sargian.
Bihar egingo den artisau merkatuan hamabost bat artisau eta artisten lanak ikusi ahal izango dira. Kolore Kolore artisau elkarteko artisauek material eta teknika oso ezberdinak erabiliz egindako sorkuntzak erakutsiko dituzte, esaterako oihalgintza, egurra, ilustrazioa, tindu naturalak eta decoupage, besteak beste.
Parte–hartzaileak
Le Muguet, decoupage bidez dekoratutako kristalezko ontziak; Kolore Ganbara, beste aukera bat merezi duten era guztietako objektu zaharberrituak; Decastelart, egurrez egindako dekorazio objektu koloretsuak; Piki´s Nature, kosmetika naturala; SoulSu, bitxigintza magikoa; Beatriz Faci, eskualdeko txoko politak akuarela koloretsuetan; A todo Hilo, eskuz jositako oihalezko osagarriak; Belitz, zianotipiak (kolore bakarreko antzinako argazkigintza teknika) paperean eta oihalean; Iban Illarramendi, oinarri ezberdinetan estanpatutako irudiak; Uhara, eskuz egindako buztinezko bitxiak; Lab, tindu naturalekin egindako oihalezko osagarriak; Miara Design, buztineko belarritako koloretsuak eta lepoko zoragarriak; Pipenela, eskuz jositako oihalezko osagarriak.