Nériage zeramika teknikari buruzko ikastaroa emango du Irungo Udalaren zeramika tailerrak apirilaren 21ean 

Irungo Udalak jakinarazi du ostiralean, apirilaren 21ean, nériage ikastaro bat eskainiko duela Irungo zeramika-tailerrak. Ikastaroa 10:00etatik 18:00etara izango da Udalaren Zeramika Tailerrean bertan (Pikoketa karrika 9-behea). 13:00etan, atsedena egingo da bazkaltzeko.

Ikataroan, piezak egingo dituzte, txurro eta plakekin, nériage teknika erabiliz. Teknika horretan, kolore desberdineko buztinak oratu gabeko bloke batean elkartzen dira, marmol zaindunaren antza emateko. Tailerrak berak hornituko du materiala. Lehortu ondoren bizkotxatuko dira piezak, eta ikasleei abisatuko zaie, ondoren jaso ditzaten.

Jende ororentzako irekia da ikastaroa, eta ez dago aurretik zeramikaz jakin beharrik.

Izena emateko informazio guztia

Apirilaren 12an, asteazkenarekin, hasita, apirilaren 20ra arte (osteguna) egongo da zabalik ikastaroan izena emateko epea. 40.80 euro balioko du ikastaroak. Egoitza elektronikoaren bidez izena eman ahal izango da, esteka honetan.

Ikastaroari buruzko informazio guztia, telefono honetan: 617 479 021.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude