“Familia ta Lagun” Gabonetan girotutako saioa antolatu du abenduaren 14rako

Irungo Udaleko Gazteria sailak, GazteARTEan, antolatuta, datorren abenduaren 14an, larunbatean, “Familia ta Lagun” programaren hirugarren saioa iritsiko da Irunera. 4-11 urte tarteko haurrentzat eta beren gurasoentzat bideratuta, non helburua aisialdi denboraz gozatzeko espazio baten sorrera da, hainbat ekimen sortzaile, dibertigarri eta hezigarriekin (urezko kirolak, yoga, familychef, bizikletan paseoak, etab.).

Zehazki, hirugarren saio honetan etxeko txikiek Gabonetan guztiz sartu ahal izango dira, izan ere, egutegi musikal bat prestatu ahal izango dute zeinean hainbat ekimen eta erronka ezberdin gainditu beharko dituzte familian.

Urdanibia Berriko Haurtxokoa (Eihera plaza, 1-2: Uztarri-Onako auzo elkartean) “Familia ta Lagun” programaren hirugarren saio hau antolatuko duen egoitza izango da, datorren abenduaren 14an, larunbatean, 10:30etik 12:30era. Ekimena doan da eta izen-emateak abenduaren 11 baino lehen egin beharko dira. Plazak mugatuak dira.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude