Familia ta lagun programak herri kiroletara hurbilduko ditu etxeko txikiak

Familia ta Lagun 4 urtetik 11 urte bitarteko haurrentzat eta haien familientzat sortutako programa bat da. Programak proposatutako hurrengo jarduera Familia ta lagun herri kiroletan txapeldun! Izango da. Abenduaren 16an Kateako frontoian elkartuko dira goizeko 10:30tan. Kulki tadekoek, baserriko herri kirolak erakutsiko dituzte: Toka, gurdia, hankapaloak, lokotxak etab.

Euskal kulturan murgildu eta herri kirolez disfrutatzeko aukera aparta izango da. 4 urtetik 11 urtera bitarteko haurrentzat eta haien familientzat pentsatutako ekintza izango da. Doako jarduera bada ere, ekintzan parte hartzeko abenduaren 1etik 13ra eman beharko da izena Irungo Udalaren webgunearen bitartez.

Familia ta lagun 

Programaren helburua da familiak aisialdiaz gozatzeko gune bat izatea, sormena lantzeko jarduera atsegingarrien eta hezigarrien bitartez. Aurreko edizioetan ur kirolak, yoga, familychef, paseoak bizikletan eta beste hainbat ekintza egin izan dituzte.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude