Bidasoa Irunek, hirugarren urtez jarraian, Egiako Nazioarteko Eskubaloi Txapelketa irabazi du. Joan den larunbatean, abuztuaren 17an, jokatutako finalean talde irundarrak eskubaloi txapelketaren XXIX. Edizioko garaipena etxera eraman zuen, BM Logroño La Rioja mendean hartuta (35-30). Álex Mozasen mutilek Helvetia Anaitasuna gainditu zuten (40-28) bigarren finalerdian, Lekunberriko udako lehen lagunartekoan aurkari izan zutena (garaipen bidasotarra, 26-31). Julen Mujika aukeratu zuten txapelketako jokalari onena.
Bidasotarrek bi partidetan erakutsi dute sasoi onean daudela denboraldiaurreko hasiera honetan, ohi baino lan-karga handiagoa pilatu baitute denboraldi zorrotz baina, aldi berean, ilusioz beteriko baten hasierara baldintza egokietan iristeko. Helvetia Anaitasunaren aurkako finalerdian, Bidasoa Irunek hasieratik hautsi zuen norgehiagoka, aurkariari aise irabazteko; BM Logroño La Riojaren aurkako finalean, berriz, askoz estuagoa izan zen markagailua. Izan ere, errioxarrak ia lehen zati osoa irabazten joan ziren, baina Irungo taldearen aldeko atsedenaldirako abantailarik txikienak bigarren zatian aldeak horikoen aldekoak izaten jarraitzea ekarri zuen.
Egiako Txapelketa jokatu ondoren, Bidasoa Irunek bi lagunarteko jokatuko ditu aste honetan: ostiralean, abuztuak 23, Elgoibarren, BM Logroño La Riojaren aurka, eta larunbatean, abuztuak 24, Artalekun, Billère Handballen aurka.



