Joan den maiatzaren 28ko udal-hauteskundeen ondoren eta ekainaren 17an Udalbatza berria eratzeko osoko bilkura egin eta gero, Irungo Udalak gobernu berria du 2023-2027 agintaldiaren hasiera honetan.
Alkateak Tokiko Gobernu Batzorde berri bat izendatu du, eta Miguel Ángel Páez, Cristina Laborda, Nuria Alzaga eta Borja Olazabal izango dira batzordekideak. Era berean, José Antonio Santanok alkateordetzak sinatu ditu, eta kide horien eskuduntzak esleitu ditu, honela antolatuta:
Miguel Ángel Páez, lehen alkateordea
Ekonomia eta ogasuna
Hiri Garapena, Hirigintza Diziplina eta Etxebizitza
Hiri-bultzada
Antolakuntza, Administrazio Digitala eta Ekipamenduak
Cristina Laborda, bigarren alkateordea
Gizarte Ongizatea
Balioak, Giza-eskubideak eta Garapenerako Lankidetza
Berdintasuna
Kontsumoa
Herri-lanak
Polizia eta Bizikidetza
Giza Baliabideak eta Zerbitzu Orokorrak
Nuria Alzaga, hirugarren alkateordea
Kultura
Hezkuntza eta Gazteria
Herritarren Arreta, Parte-hartzea eta Auzoak
Euskara
Borja Olazabal, laugarren alkateordea
Kirolak, Garapen iraunkorra eta Mugikortasuna
Bide Publikoa
Alkateak gaur goizean sinatu ditu izendapenak eta ekainaren 21ean jarriko dira indarrean.