Urtero moduan, irailaren amaieran ohikoa denez, Ola sagardotegiak Sagar Eguna ospatuko du. Irailaren 29an, igandean, egingo dute jardunaldi honen 22. edizioa izango dena. Goizeko 11:30etik aurrera.
Olako 22. Sagar Egunean pitarra, txistorra eta sagardoa dastatzeko aukera egongo da. Hortaz gain, etxeko txikientzako haur jolasak egingo dira. Era berean, bertaratzen direnek sagar erakusketa ikusteko aukera izango dute.
Donostiako Sagar Eguna
Aurten gainera, Ola Sagardotegiak Donostiako Sagardo Egunean parte hartzeko aukera izan du. Horrela, irailaren 7an Donostiako Konstituzio plazan egin zen ekitaldian parte hartu zuen, Gipuzkoako beste 38 sagardogilerekin batera, beren uztaren onena erakutsiz. Ola Sagardotegiko kideek adierazi dutenez, “oso ekitaldi berezia da sagardoaren kultura bizi duten guztientzat”.
Tradizioz, berrelkartzez eta emozioz beteriko eguna izan zen. Bereziki esanguratsua izan zen Iñaki Bengoetxeak urteetan zehar izan zuen dedikazio eta pasioagatik jaso zuen omenaldia. Aintzatespen honek, bere lana ez ezik, sagardotegiaren esentzia bizirik mantentzen jarraitzen duen familia osoaren ahalegina ere ospatzen du.
Ola Sagardotegitik adierazi dutenez, “Harro gaude sagardoa maite duten milaka pertsona biltzen dituen ekitaldi batean parte hartzeaz, edari paregabe hau dastatzeaz gain, gure historia eta kultura ere ospatzen den jai giroan”. Horregatik, eskerrak eman dizkiete beren sagardoarekin topa egin eta hura dastatu zuten guztiei. “Sagardotegian itxarongo zaituztegu gure pasioa partekatzen jarraitzeko! Topa!”, gaineratu dute Ola Sagardotegitik.