Camareroren mutilek 5 entsegu lortu zituzten La Unica Bren aurkako garaipenean (5-35)
Hasierako hamabostekoa Aritz Rodríguez, Iker Tejero, Joao Costa, Oihan Arruabarrena, Imanol Aizpurua, Asier Amigo, Xabi Sánchez, Asier González, Ioritz Franco, Urko Genua, Ekain Hiribarren, Gorka Martínez, Carlos Lora, “Lutxo” Echevarría eta Adur Manterolak osatu zuten. Javi Boes, Ramón Bergua, Jon Sánchez, “Gabo” Lizarazu, Erlaitz Ayuela eta Jenö Kocsisek ere jokatu zuten.
Nafarrak indartsu hasi badira ere, Txingudi defentsan sendo ibili da eta ez die aukerarik eman etxekoei markagailuan aurretik jartzeko. Mugakoak izan dira aurrea hartu dutenak Adur Manterolak hagen artean ostikatutako zigor-kolpe baten bidez (0-3).
Partidua kontrolpean izan du momentu oro Zaisa Txingudik, baloiaren jabetzak puntuak pixkanaka lortzeko baliatuz, 20 puntuko aldea lortu atsedenaldia baino lehen, hiru entsegu eta eraldaketa bat gehituz.
Aulkiko jokalariak atera arren, bigarren zatian maila mantentzea lortu dute beltz eta zuriek eta bi bider entsegu-eremura iristea lortu dute, horietako bat eraldatuz eta beste zigor kolpe bat sartuz.
La Unicak, bere aldetik, ez zuen hutsean geratzeko asmorik eta txinguditarren saiakera-eremutik gertu ateratako zigor kolpe bat baliatuz, partiduko bere entsegu bakarra lortu dute.
Azkeneko minututan, jokalari iruindar batek eta Asier Amigo irundarrak izandako hartu-eman baten ondorioz, hamar minutuko kaleratzea jaso dute biak.
Jardunaldiko beste emaitzekin, Zaisa Txingudi laugarren kokatzen da sailkapenean 6 punturekin