Altuna III – Martija eta Ezkurdia – Rezusta lehiatuko dira Sanmartzialetako pilota profesionaleko jaialdian

San Pedro eta San Martzial jaiekin loturiko ospakizunak hastear diren honetan,  jaien amaieran egingo den ekitaldia aurkeztu da gaur: Pilota profesionaleko jaialdia. Izan ere, uztailaren 1ean, asteartean, jokatuko da Uranzu pilotalekuan. Jaialdiaren aurkezpenean parte hartu dute Borja Olazabal Irungo Udaleko Kirol ordezkariak, Luis Fernández, Kurpil Kirolakeko presidentea; Iker Bereau, erakunde horretako pilota arduraduna; eta Inaxio Errandonea, Aspe enpresako gerentea.

Ohikoa denez, lehenbizi, promozioko partida jokatuko da: aurten, Expósito – Aldabe eta De la Fuente – Bikuña bikoteak arituko dira.

Ordezkariak berak esan duenez, «beti da plazer handia jaietako pilota jaialdi dagoeneko klasiko hau aurkeztea. Ahaleginak egiten ditugu beti partidarik erakargarriak bilatzeko, zaleek esku pilotaren egun handi batez goza dezaten frontoian, punta-puntako pilotariekin.  Altuna III.ak edo Rezustak ez dute aurkezpenik behar ere, eta poz-pozik hartuko ditugu Irunen uztailaren 1ean».

Eguneko partida nagusian, Borja Olazabalek esan duenez, nor baino nor gehiago arituko dira Altuna III – Martija eta Ezkurdia – Rezusta bikoteak. Maila goreneko pilotariak dira laurak.

Sarreren salmenta

Jaialdia ikusi nahi dutenek www.entradasfronton.com webgunean eskuratu ditzakete sarrerak gaurtik aurrera, baita Uranzu pilotalekuko txarteldegian ere, egunean bertan, ordubete lehenagotik, sarrerarik geratzen bada betiere. Kurpil Kirolakeko bazkideek ere elkartearen egoitzan bertan eros ditzakete, ekainaren 23an, 24an eta 25ean, 18:00etatik 20:00etara.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude