Jaiek kirola erruz ekarriko dute

Ohikoa izaten den moduan, San Pedro eta San Martzial jaietako programazioak kirol ekintza ugari jasotzen du, bai ikusteko, baita parte hartzeko ere. Irungo festak ofizialki ekainaren 23an hasten dira, baina lehenagotik izan da jarduera ugari.

Hilaren 15ean eta 16an hasi zen Mariño Kirol Elkarteak Landetxa-Ugaldeko futbol zelaian antolatu san martzialgo igoera03duen ‘Futbol Eskolen VI. Nazioarteko Txapelketa’. Datorren asteburuan, hilaren 22an eta 23an, amaituko da.

Ekainaren 22a, larunbata, hilabete osoko egunik kirolariena izango da. Zabaltza Plazan hasiko da Erroibidek zuzentzen duen bi eguneko XVIII. 3X3 Saskibaloi Txapelketa. Bestalde, larunbaterako eta iganderako Jaizubia Zaldi Klubak ‘XXIV. San Martzial Zaldi Derbya’ proposatu du.

Ekainaren 22an goizean, Santiagotarrak Kirol Elkarteak abian jarriko ditu piraguismoko eta arrauneko VI. jardunaldiak. Arratsaldean denetatik egongo da. Azken Portu kiroldegiko igerilekuetan Bidasoa XXIek San Martzial Saria lehiaketa egingo du, Erlaitz Mendi Elkarteko ‘Erlaitzeko Roll Ski V. Igoera’ Errotazaharretik irtengo da, eta Uranzu pilotalekuan halterofiliako ‘XLIV Nazioarteko Saria’ ospatuko da.

trinkete3296_788339631_nEkintza hauen guztien baimenarekin, Urdanibia Plazatik irtengo da egun hartako ekimen garrantzitsuena: Super Amara-Bidasoa Athletiko Taldeko ‘XXXVII. San Martzial Igoera’ lasterketa. Hurrengo egunean, ekainak 23, igandea, San Martzialeko tiro zelaian plater tiroko ‘Irun Hiriko Sari Nagusia’ egingo da. Handik gertu, Txingudy Tenis Klubean, padeleko Irun Hiriko XI. Txapelketaren finalak jokatuko dituzte, eta Ramuntxo Berri Udal Trinketean San Martzialeko trinketeko XVIII. torneoaren finalak izango dira. Era berean, Stadium Galeko erantsian futbol-7ko ‘Alberto Gorriz XIII. Txapelketa’ bukatuko da.

Asteburu bizi horren ostean, ekainaren 27ra arte itxoin beharko da Kurpil Kiroleko txapelketaren finalak ikusteko, Uranzu pilotalekuan, jakina. Eta leku berean amaituko dira uztailaren 1ean jaietako kirol ekintzak, ohiko diren esku pilota profesional partidekin. Baina ez dugu ahaztu behar bi egun lehenago, ekainaren 29an, goizean ospatuko dela Irungo Txirrindulari Elkarteak antolatzen duen San Pedro Klasikoaren 94. edizioa.

Dagoeneko egin dira Aurreratu Elkarteak egokitutako pala txapelketa, Azken Portun Bidasoako Ehiztari eta Arrantzaleen Elkarteak antolatu duen haurrentzako jaurti arrantza lehiaketa eta Leka Enea Mahai Tenis taldeak prestatuta Artaleku kiroldegian burutu den San Martzial Torneoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude