Eta rocka Bidasora iritsi zen

Gaur egun musika asko eta oso desberdina entzuten da. Irunen, rocka indar handiz hasi zen 70.eko hamarkadako aintzidari batzuei esker.

gitarra
Juan Ignacio de Lucasek eta Luis Irisarrik Los Tarantulas taldea sortu zuten. Hiru urte pasa ondoren liskarrak izan zituzten beren artean eta banandu egin ziren. Aurrerago, Los Cunix, Los Strings, Los Vamps, Black Stone, Los Tercos, Los Bitters, Los Ruidos, Madreselva eta beste zenbait talde musika mota berri haren ildoan abiatu ziren.
Josema Martinezek garai hartako zenbait taldetan parte hartu zuen, eta bera izan da erakusketa honen sustatzailea.
Erakusketa
Hogei talde baino gehiagoren 40-50 irudi ikusteko aukera eskain-tzen du erakusketak. Gainera, jarri dituzten beira-arasa batzuetan informazio-material garrantzitsua dago, hala nola, kontzertuak iragartzeko kartelak, esku-programak, diskoak, tokadiskoak, musika-tresna originalak, eta beste.
Ordutegia: asteartetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara, eta igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era. Astelehenetan, itxita.

rock

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude