Irungo sorkuntza fabrika

Palmera Monteroko 263 m2-ko lokal batean kokatzen da Irungo sorkuntza fabrika. Artitadeto, Irungo Artisten Elkarteak eta Irungo Udalak sortu dute Irun Factory, elkarlan publiko-pribatuaren fruitu gisa.

Beste hainbat kolektibok parte hartzen dute ekimenean; Inwoko Hondarribia, Association Les Petits Papiers Bayonne eta Association Art & Project Hasparren elkarteek, alegia.
Hauek guztiek badute helburu komun bat: Arte plastikoekin, ikus-entzunezkoekin eta diseinu grafikoarekin zerikusia duten ekimen berritzaileak bultzatzea.

 

faktorynosotras

Europako fondoekin finantzatuta, o-tsailaren 22an inauguratu zen Irun Factory, eta orduz geroztik proiektu ezberdinak jarri dituzte abian.
Irungo Bitamine Faktoriako kideek bertan dihardute. Orain dela pare bat urte arte-proiektuak sortzeko, transmititzeko eta garatzeko premiarekin jaio zen kolektibo hau proiektu berri honetan ere murgildu da, eta egun bi sorkuntza-fabrikaren kudeaketa kulturalaz arduratzen da.
Euskal Herriko antzeko beste gune batzuekiko loturak sortzeko eta artista eta sortzaileekin interesatuta egon daitezkeen erakundeen babesa lortzeko buru belarri daude une honetan.
Irun Factory Irunen eta eskualde osoan arte garaikideko proiektuak zabaltzeko eta Imagen conjuntaprestakuntzarako erreferentzia bihurtzeko sortu dela aipatzen dute ekimen honen dinamizatzaileek, eta halaxe adierazten du aukeratu duten izenak: lokala sorkuntza-fabrika bat da, inguruko artea abian jartzen duten proiektuak sustatu eta erraztuko dituena.
Datozen hilabeteetan hainbat egitasmo instalatuko dira bertan, bai sorkuntza eta produkzio alorretakoak, bai eta erakusketak ere. Baina honezkero beste batzuk ospatu dira; Aste Santuan umeentzako “Jar iezaiozu aurpegia” tailerra antolatu zen, euskaraz, gaztelaniaz eta fran-tsesez, umeak autorretratuaren teknikara era ludikoan eta sinplean hurbiltzeko. Bertan, 100 umek baino gehiagok hartu zuten parte, eta antolatzaileen hitzetan esperientzia oso aberasgarria izan da. Aurretik, argazki-erakusketa bat eskaini zuten. Artista anonimoek parte hartu ahal izan zuten bertan, unezko edozein argazki-sortzaile edo berriztatzaileekin.

Egungo egoera sozioekonomikoa alde batera utzita, etorkizunera begiratzen badakite artista gazte hauek. Diotenez, gizartean Arte garaikiderako dagoen hu-tsunea betetzera datoz. Izan ere, Arte garaikidea gizartea sortzen duen engranaje horren parte izan dadin nahi dute. Dudarik ez dago kultura beti onuragarria dela hiri batentzat eta bertako hiritarrentzat, batez ere etorkizun oparoa erakitzeko oinarri gisa, eta horretan Irun Factory-k badu bere eginkizuna.

Maialen Sukunza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude