Uztailaren 1eko pilota partiduak goi-mailako pilotariak izango ditu

Ostiral honetan Uranzu pilotalekuan emandako prentsaurreko batean, 2023ko sanpedro eta sanmartzialen esparruan, Irungo Udaleko Kiroletako jarduneko ordezkari Borja Olazabalek jaietako esku pilota profesionaleko jaialdia aurkeztu du, jaialdia antolatzen duen enpresako (ASPEko) ordezkari Inaxio Errandonearekin batera. Uztailaren 1ean izango da jaialdia, larunbatarekin, 18:00etatik aurrera, Uranzu pilotalekuan bertan.

Ohikoa denez, lehenbizi, promozioko partida jokatuko da: aurten, DARÍO-ESKUZA eta SALABERRIA-BIKUÑA bikoteak arituko dira.

Partida nagusia, berriz, maila handikoa izango da, gaur egun sasoirik onenean dauden pilotarietako batzuek jokatuko baitute, aurtengo binakako eta banakako txapelketetan finalaurreko eta finaletara iritsitakoak beraiek. Borja Olazabalek adierazi duenez, “lehen mailako kartela osatzen saiatu gara; hainbesteraino, non bukatu berri den buruz buruko txapelketako finalistetako bat izango baitugu gutxienez Uranzun, baita denboraldi honetako binakako txapelketa irabazi zuen atzelaria ere”.

Zehazki, ALTUNA III.a edo ELORDI eta REZUSTA  vs EZKURDIA edo  ETXEBERRIA eta ZABALETA arituko dira.

Jaialdia ikusi nahi dutenek webgune honetan eskuratu ditzakete sarrerak, baita Uranzu pilotalekuko txarteldegian ere, egunean bertan, ordubete lehenagotik, sarrerarik badago betiere, 25 euroan erreboterako eta kantxaren goialderako eta 30 euroan kantxarako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude