2022ko San Pedro eta San Martzial jaien esparruan, uztailaren 1ean, 18:00etan, Uranzu pilotalekuan, ohiko pilota-jaialdia izango da. Gaur asteazkenean aurkeztu dute partida jokatuko den lekuan bertan, eta han izan dira Borja Olazabal, Irungo Udaleko Kirol ordezkaria, eta Unai Iglesias, Baiko enpresako zuzendaria.
“Jaietako kirol-hitzordu handietako bat da. Hiriko pilotazaleek berriz gozatu ahal izango dute, are gogo handiagoz, uztailaren 1eko jaialdi klasiko honetaz. Indarrez itzuli gara, punta-puntako pilotariak izango baititugu bertan”, nabarmendu du Borja Olazabalek.
Aurtengo kartelean ohiko bikote-partida izango da protagonista. Kasu honetan, PEÑA II-ALBISU eta URRUTIKOETXEA-IMAZ izango dira aurrez aurre, eta aurten, nobedade gisa, San Ferminetako lau eta erdiko txapelketarako balio duen partida bat jokatuko da: Unai Laso eskuz banakako egungo txapelduna Artolaren aurka.
Jaialdi osorako sarrerak salgai daude www.entradasfronton.com web orrian, 25 eta 30 euroren truke, eta pilotalekuko leihatilan bertan ere erosi ahal izango dira, jaialdia hasi baino ordubete lehenagotik.