Behe Bidasoko balio kooperatiboak saritu nahi ditu BDS KOOPek

BDS Koopek Behe Bidasoko balio kooperatiboak saritu nahi ditu. Horretarako, BDS Eraldaketa Fabrika Elkarteak lehiaketa antolatu. Guztira 3.000 euro banatuko dituzte, 1.500 euroko bi saritan banatua. Lehiaketan parte hartu dezakete Irun eta Hondarribiko gizarte ekonomiako enpresek, hau da, kooperatibek edota lan elkarteek soilik.

Ekonomia Soziala eta tokiko garapena sustatzeko elkarteak antolatutako lehiaketan parte hatzeko baldintza hauek bete behar dira:

  • Sozietate-egoitza eta/edo zentroa Irun edota Hondarribian edukitzea.
  • Zazpi balio kooperatiboak aplikatze aldera, aurten eta aurreko urteetan, neurri, tresna, proiektu edo egiturak garatu izana.
  • Honako forma juridikoa izatea: kooperatiba edo lan elkarteak.
  • Ez izatea BDSKoop Elkarteko enpresa bazkidea.
  • Ez egotea sartuta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluan jasotako inongo inguruabarretan.
  • Zerga-obligazioetan eta Gizarte Segurantzarekiko eta Irun edota Hondarribiko Udalarekiko eguneratuta egotea.

Parte-hartzaileek BDS KOOPen webgunearen bitartez egin beharko dute izen ematea. Horretarako, ez da inongo ziurtagiririk edo saio hasterik eskatuko. Era berean, lehiaketan parte hartzeko ez da dokumentaziorik eskatuko eta galdetegiaren bidez baieztatu beharko du enpresak lehiaketako baldintzak betetzen dituela. Hautagaitzak martxoaren 15era arte aurkeztu ahalko dira.

Kategoria

Lehiaketak bi kategoria izango ditu. Batetik, “Izaera demokratikoari saria” banatuko da 1.500 euroko zenbatekoarekin, balio kooperatiboen betetzea barrura begira. Bestetik, “Komunitate eta beste kooperatibekiko lankidetza eta interesa saria” banatuko dute 1.500 euroko zenbatekoarekin, balio kooperatiboen betetzea kanpora begira. Saria ordainketa bakarrean ordainduko da, irabazleei eman zaiela ekitaldi publikoan jakinarazi ondoren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude