Real Uniónek hamar klubekin akordioa sinatu du sarrerak gehienez 15 eurotan saltzeko

Real Uniónek beste hamar klubekin batera akordio bat sinatu du helduen kategorietako sarreretan gehienez 15 euroko prezioa ezarri dadin. Neurria estadioetako bisitari gune guztietan aplikatu da. Akordio honen bitartez zaletuen joan-etorriak erraztea eta sustatzea lortu nahi da. Era berean, guztiontzako futbol irisgarria lortzen laguntzeko helburua ere kontuan izan da.

Aurreko kanpainaren harrera eta arrakasta ikusita, Real Uniónek akordio horri atxikitzea erabaki du guztien mesederako. Klubetik adierazi dutenez, “jarraitzaile horiek, ziur aski, gure hiri eta harmailak kolorez eta alaitasunez hornitzen jarraituko dute, denok irabazten aterako garen hitzarmen batean”.

Trukatu beharreko sarreren kopurua banan-banan negoziatuko da tartean dauden kluben artean, haien azpiegituren eta edukiera-aukeren arabera, betiere ahalik eta jende gehien hartzeko prest.

Lehenengo jardunalditik aurrera, hamaika klubetako zaletuek baliatu ahal izango dute akordio hau. Honako hauek dira: CA Osasuna Promesas, CD Teruel, CE Sabadell, CF Rayo Majadahonda, Cultural y Deportiva Leonesa, Gimnàstic de Tarragona, RC Deportivo, Real Unión Club, SD Logroñés, Sestao River Club eta Unionistas de Salamanca CF.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude