Irungo Kontserbatorioko 23 ikasle hautatu dituzte Euskadiko Ikasleen Orkestretan parte hartzeko

Irungo Udaleko Hezkuntza zerbitzuak, Udal Musika Eskola eta Kontserbatorioaren bitartez, berri pozgarria eman du ezagutzera: ikastetxeko 23 ikaslek parte hartuko dute ikasturte honetan EIO (Euskadiko Ikasleen Orkestra) eta EIO Txiki orkestretan.

Hautaketa hau ikasleek egindako esfortzuaren eta zentroaren maila altuaren erakusle da. Sandra Caballero Hezkuntza eta Gazteria ordezkariak lorpenaren garrantzia azpimarratu nahi izan du: “Udal Kontserbatorioan egunez egun egiten den lan gogorraren aitorpena da hau. Zorionak eman nahi dizkiet 23 ikasle horiei, eta gauza bera ikastetxeko langileei, aukera ematen baitiete beren potentzial guztia ateratzeko, gero helburu horiek lor ditzaten.”

Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketa

Orkestretarako hautaketaz gain, Irungo ordezkaritzak emaitza bikainak lortu zituen joan den martxoaren 7an eta 8an ospatutako Euskadiko musikari gazteen lehiaketan. Bi izan dira saridun nagusiak: Bujin Sergelen Dashdondog 1. sariarekin 15 urtetik beherakoen kategorian eta Ander Estomba Granadorentza 19 urtetik beherakoen kategorian 2. Saria lortuz Era berean, epaimahaiak eta erakundeak Irune Gómez Vizcaya eta Maite Aristizabal Gaztelumendi ikasleen lana ere aitortu dute, zentroak talentu berriak trebatzen duen gaitasuna berretsiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude