Oiasso museoa kultur jardueretarako topagune izango da datozen hilabeteetan zehar. Batetik, martxan dago Tania Martín Fornieles aktore eta irakasleak Oiasso Museoan emango dituen antzerki tailerretan izena emateko epea. Bestetik, Irungo Udal Musika Eskola eta Kontserbatorioko ikasleek entzunaldia egingo dute Museoaren egoitzan ostegunean.
Antzerki tailerrak
Aurten antolatutako antzerki saioak ostegunetan (otsailaren 19an eta 26an; martxoaren 5ean, 12an eta 26an; apirilaren 16an, 23an eta 30ean; eta maiatzaren 7an) izango dira, 18:00etatik 19:30era, Oiasso museoan. Izena ematea ere museoan bertan egin beharko da, telefonoz edo posta elektronikoaren bitartez, 45 euroan. Maiatzean, izena emateko beste epe bat hasiko da.
Museoak 2021etik antolatzen ditu antzerki tailerrak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, antzezpen tekniketan murgiltzeko eta testu greko-latindarren talde irakurketak egiteko aukera emateko, eta, horrela, antzerki klasiko greko-erromatarra ezagutzera ematen du, eta herritarrek sorkuntza eta kultur arloko jardueretan parte hartzea bultzatzen. Nolanahi ere, tailer honen helburu nagusia, azkenean, Dies Oiassonis jaialdirako emanaldi txiki bat prestatzea da.
Musika museoan
Bestalde, datorren ostegunean, hilak 12, 19:30ean, Irungo Udal Musika Eskola eta Kontserbatorioko ikasleek entzunaldia egingo dute Museoaren egoitzan, Musika Museoan programaren barruan. Borja Rubiños irakaslearen pianoak lagunduta, ikasleek 2026an ematen duten lehenengo kontzertua izango da. Programa honek Oiasso Museoak urte osoan musikaren alorrean antolatzen dituen proposamen guztiak biltzen ditu. Sarrera doakoa izango da, eta tokiak bete arte sartu ahalko dira entzuleak.
Honako hau izango da programa:
- Uxue Lasa (biolina): Kontzertua fa maiorrean (1. mugimendua) — F. J. Haydn
- Nahia Suárez (biolina): Sonata re maiorrean (1. mugimendua) — F. Schubert
- Imanol Aquerreta (klarinetea): I. eta II. Erromantzak — R. Schumann
- Ane Etxepare (biolina): Dantza errumaniarrak — B. Bartók
- Aimar Aragón (biolina): Kontzertua re minorrean (1. mugimendua) — W. A. Mozart
- Xabier Arruabarrena (flauta): Cantabile et Presto — G. Enesco
- Urko Jimenez (txeloa): Kontzertua (1. mugimendua) — E. Lalo



