Oiasso Museoa musikaz beteko da ostegunean “Musika Museoan” zikloaren hasierarekin

Ostegun honetan, otsailaren 13an, “Musika Museoan” zikloa hasiko da Irungo Oiasso Museoan. Musika eta Dantza Eskolako ikasleek urtea zehar museoan eskainiko dituzten kontzertuetako lehenengoa izango da. Kontzertua arratsaldeko 19:30ean hasiko da. Emanaldirako sarrera librea da, tokiak bete arte.

«Musika museoan» zikloaren barruan eskainiko da emanaldia. Ziklo horrek Oiasso Erromatar Museoak bere erakusketen eta programa iraunkorraren osagarri gisa antolatzen dituen musika jarduera guztiak biltzen ditu. Honako hau izango da programa:

  • Telmo Izaguirre (tronpa) – Sonata mi bemol maiorrean (1. mugimendua), F. Danzi.
  • Danele Achúcarro (biolina) – Kontzertua sol maiorrean (1. mugimendua). Mozart.
  • Nora Roldán (txeloa) – Kontzertua re maiorrean (2. mugimendua), F.J. Haydn.
  • Ekain Apalategui (klarinetea) – Sonata fa maiorrean (1. mugimendua), Brahms.
  • June Rodríguez (flauta) – Cantabile & Presto, G. Enesco.
  • Izaro Villoria (biola) – Arioso et Allegro de Concert, S. Golestan.
  • Elsa Santamaría (flauta) – Nocturno & Allegro scherzando, Ph. Gaubert.

Borja Rubiños irakasleak lagunduko die pianoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude