Udal kiroldegietako ekipamenduan hobekuntzak egin dira

Borja Olazabal Irungo Udaleko Kiroletako ordezkaria Artaleku kiroldegian izan da gaur goizean, Udalaren ekipamenduetako kirol-materialeko hobekuntzen berri emateko. Inbertsioa, guztira, 89.000 eurokoa izan da. Zehazki, Artalekun squash pistak berritu, areto jardueretarako kirol-materiala erosi eta Azken Porturako indoor bizikletak erosi dira.

Borja Olazabalek adierazi duenez, “lanean jarraitzen dugu, irundarrentzako kiroletako material eta ekipamendu onenak ekartzen jarraitzeko”. Kirol ordezkariak entzute aktiboaren garrantzia azpimarratu du, Udal ekipamenduetako erabiltzaileek zer behar duten jakiteko baliagarria baitzaie. “Inbertsio hauen bidez erantzungo diegu eta, zalantzarik gabe, bultzada eta hobekuntza nabariak izango dira”, erantsi du Olazabalek.

89.000 euroko inbertsioa

Inbertsioa, guztira, 89.000 euro izan dira, eta hobekuntza hauek egin dira zehazki:

Aurreko asteartean, otsailak 4, Artaleku kiroldegiko squash pista berrituak estreinatu ziren. Hiru pistetako zorualdea osorik ordezkatu da. Jarduketak 29.000 euroko gastua ekarri du.

Gainera, aretoetako jardueretarako kirol-materiala erosi da, 15.000 euroko inbertsioarekin. Horrela, ikastarogileentzako step, bosu eta fitball berri batzuk eskuratu dira.

Azkenik, Azken Portu kiroldegirako indoor txirrindularitzarako bizikletak hornitzeko kontratu bat esleitu da. Bizikleta berriak hilabete amaieran erabiltzeko moduan egotea espero da. Kasu honetan, horniduraren kostua 45.000 eurokoa izan da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude