Musikarekin eta antzerkiarekin hasiko dituzte Gabonak Oiasso Museoan

Oiasso Museoak bi kultur jarduera antolatu ditu datorren asterako, eeguberrietako jarduerei ekiteko. Batetik, Udal Musika eta Dantza Eskolako eta Kontserbatorioko ikasleen kontzertua asteazkenean. Bestetik, museoko antzerki taldearen irakurraldi dramatizatua. Bi jardueretarako sarrera doakoa izango da, eta interesdunak aretoa bete arte sartu ahalko dira.

Kontzertua

Batetik, asteazkenean, hilak 18, 19:00etan, Udal Musika eta Dantza Eskolako eta Kontserbatorioko ikasleek kontzertu bat emango dute, aurten Museoaren egoitzan emango den azkena. Honako hau izango da programa:

  • Alba Emazabel (saxoa): Céline mandarine (A. Crépin)
  • Koldo Martín (flauta): Sonata n. 4, 1. eta 5. mugimenduak (M. Blavet)
  • Eneritz Tapia (klarinetea): Kontzertua n. 3, 2. mugimendua (C. Stamitz)
  • Ganix Zapirain (saxoa): Katy’s tune (S. Pogson)
  • Alejandro Diéguez (klarinetea): Kontzertua, 1. mugimendua (N. Rimski-Korsakov)
  • Laia Martínez (fagota): Sonata, 1. mugimendua (W. Hurlstone)
  • June Villaverde (flauta): Hiru erromantza n. 1 eta n. 2 (R. Schumann)
  • Laura Serrador (saxoa): Petite suite latine, 3. mugimendua (J. Naulais)
  • Ane Huarte (klarinetea): Fantasiestücke, 1. mugimendua (R. Schumann)
  • Noa Cabero (saxoa): Kontzertua, 1. mugimendua (R. Binge)
  • Irune Gómez (saxoa): Kontzertua, 2. mugimendua (R. Binge)
  • Ane Echepare (flauta): Dedicatoria (F. Moreno Torroba)
  • Nahia Berruet eta Jon Martínez (flauta): Bi flauta eta pianorako trioa (F. Kuhlau)

Belén Sierra irakasle eta pianista akonpainamendu lanetan arituko da.

Antzerkia

Bestetik, ostiralean, hilak 20, 19:00etan, Museoko antzerki taldeak, Patxi Pérezen zuzendaritzapean, irakurraldi dramatizatu bat emango du, Bona dea, Dies Oiassonis jaialdiaren azken edizioaren esparruan estreinatutako ikuskizun bat: Bona Deak, Jainkosa Onak, familia, etxea eta emakumeak babesten zituen, eta haren gurtza sekretua zen, gizonentzat debekatua, baina, K.a. 62. urtean, Publio Clodiok arauak urratu, eta eskandalu larria eman zuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude