Txingudiko taldeek Bizkaian jokatuko dute denboraldiko lehen zatia agurtzeko

2024ko azken jardunaldia etxetik urrun jokatuko dute Txingudi Errugbi Klubeko taldeek asteburu honetan. Biok Txingudik Getxon hasiko du Emakumezkoen lehenengo maila Neskak Loratzen taldearen aurka 15:00etan lan txukuna egiteko gogoekin. Zaisa Txingudik, aldiz, Igorrera joango da Arratiko Zekorren aurka indarrak neurtzeko 16:00etatik aurrera. Aspaldiko ezagunak dira taldeak eta irabaztea puntuak lortzea baino gehiago esan nahi du.

Harrobi osoak ere partidak izango ditu

Gabiria Txingudi/Bera Bera/Baztan 18 urtez azpikoek ere urrun arituko da larunbatean, Logroñon jokatzea tokatu baizaio, larunbatean ere, 13:30etatik aurrera. Txingudi/Baztan 16 urtez azpikoak, seniorren antzera, Bizkaian izango du jardunaldia, Durango jokatuko baitu larunbatean 12:00etatik aurrera.

Etxean jokatuko duen talde bakarra Txingudi/Baztan/Orereta 14 urte azpikoa da, Plaiaundin jasoko baitu Zarautz/Beltzak larunbatean 10:30etan.

Azkenik, eskolako taldeak, 10 urtez azpikoak eta 12 urtez azpikoak, Donostian izango dute topaketa igandean 10:30etatik aurrera.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude