Irungo historiarekin loturiko lau artikulu biltzen ditu Luis de Uranzu Kultur Taldearen argitalpen berriak

Irungo Luis de Uranzu Kultur Taldea (LUKT) elkarteak, Kultura arloarekin lankidetzan, Bidasoko Ikaskuntzen Aldizkariko Ikerlanak/Estudios bildumaren beste liburuki bat aurkeztu du astearten honetan, Irungo Udalak babestuta. Aurkezpenean izan dira Herritarren Parte-hartzeko eta Informazioaren Gizarteko ordezkaria, Nuria Alzaga; José Monje, LUKT elkartearen izenean, bai eta 31. ale honen egileetako zenbait.

LUKTen argitalpen berri honek 476 orrialde dauzka eta koloretan editatuta dago. Gainera, ez da gai bakar bati buruzkoa: aitzitik, 4 artikulu luze biltzen ditu. Lauretan ere Irungo historiarekin lotutako gaiak jorratzen dira. Lan horien egileak dira Maria Dolores Fernández de Casadevante Romaní eta Ramón Guirao irundarrak eta Juan Carlos Jiménez de Aberasturi eta Mikel Zabaleta errenteriarrak.

Ordezkariak hitz hauekin baloratu du liburuki honen argitalpena: «hiriko historia aztertzeko erreferentzia berri bat da; tokiko gaiekin lotutako ikerketa sustatzen jarraitzen dugu, eta seguru nago interes handikoa izango dela hala herritarrentzat nola aurrerantzean kontu horiek jorratu nahi dituzten ikerlari guztientzat».

«Oroitzapen» batzuk gogora ekartzeko José Monjeren aitzinsolas baten ondotik, hauek dira lau artikuluak:

  • Italia faxistaren ordezkaritza kontsularra euskal kostaldean, okupazio alemanaren garaian. Egilea: Juan Carlos Jiménez.
  • Eskertzazko sermoi panegirikoa, Irungo unibertsitate noble eta leialean predikatutakoa, Junkaleko ama birjin santuari eskerrak emateko, jurisdikzio arrunta jasotzearen faboreagatik, Hondarribiko hiri ausartetik bereizita, Martin de Ariztimuño frantziskotarrak emana. Egilea: Maria Dolores Fernández de Casadevante.
  • Bozketak Irunen Errestaurazioan. Udal-hauteskundeak eta boto-ematea (1876-1923). Egilea: Mikel Zabaleta.
  • Behobiako gotorlekuaren defentsa eta Irun eta Hondarribiaren konkista liberalen aldetik, lehen karlistaldian, garaiko prentsaren arabera. 1835eko ekaina-1837ko maiatza. Egilea: Ramón Guirao.

Liburua 28 euroan dago salgai hiriko liburu-dendetan eta kioskoetan (23 euro LUKTeko bazkideentzat).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude