Raquel Garcíak Quelccaya glaziarra eskalatzea nolako den kontatuko du ostegunean Amaia KZn

Ostegun honetan, hilak 20, “Zure abenturaren bila” programaren barruko hamargarren saioa egingo da: “Quelccaya”. Oraingo honetan, bidaiaria Raquel Garcia Ceballos izango da. Hitzordua 19:30etan izango da, Irungo Amaia KZko hitzaldi aretoan, eta sarrera doakoa izango da. Interesdunak aretoa bete artean sartu ahalko dira.

Irungo Udaleko Kultura zerbitzuak antolatutako saioa gazteleraz izango da, eta “Quelccaya” ikus-entzunezkoa proiektatuko da. Bertan glaziarra eskalatu izanaren garrantzia azpimarratzen da, 60 bat minutuz. Ondoren, solasaldi bat izango da protagonistarekin.

“Quelccaya”

“2024ko maiatzaren 16an, arrakastaz amaitu nuen nire ibilbideko abentura zorrotz eta zirraragarrienetako bat: Quelccaya glaziarrera igotzea, Peruko Andeetan. 5.666 metroko altuerarekin, Quelccaya munduko glaziar tropikal zabalena da. Erronka horren ondorioz, gailurrera iritsi nintzen lehen emakumea izan nintzen, eta lorpen horrek mugarri bat ezarri zuen nire kirol-ibilbidean”.

Zure abenturaren bila

Zure abenturaren bila bidaia programa bat da, non gonbidatuek beren bizipen eta esperientziak eta, azken batean, bidaiatzeko zaletasuna kontatzen dituzten, abenturako irudien laguntzaz betiere. Programaren barruan, askotariko esperientziak kontatu izan dira, hala nola Antartikara egindako espedizioak, planetako mendirik garaienetara eta zailenetara egindakoak eta askoz ere leku hurbilagoetan egindako irteerak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude