“Zure abenturaren bila” programaren zortzigarren saioa ostegunean egingo da

Ostegun honetan, hilak 23, “Zure abenturaren bila” programaren barruko zortzigarren saioa egingo da. Ekitaldiaren izenburua “Zarama Espeleo: Aventura en los últimos lugares inexplorados de nuestro entorno” da. Jorge Gorosarri, Zarama Espeleo Taldekoa bidaiaria izango da hizlaria. Hitzordua 19:30ean izango da, Irungo Amaia KZko hitzaldi aretoan. Sarrera doakoa izango da eta interesdunak aretoa bete artean sartu ahalko dira.

Saioa gazteleraz izango da, eta Zarama Espeleo: Aventura en los últimos lugares inexplorados de nuestro entorno” ikus-entzunezkoa proiektatuko da. 60 bat minutuz, inguruko mendiek eskaintzeko duten guztia erakutsiko da. Ondoren, Jorge Gorosarri solasaldi bat izango da.

“Zamara Espeleo: Aventura en los últimos lugares inexplorados de nuestro entorno” esplorazio-bidaia bat da, gure inguruko kare-mendi ugari eta dotoreen azpiko bilaketa bat. Zarama Espeleo Taldeak Gasteiz izango du oinarrizko kanpamentu. Izan ere, XXI. mendean, espeleologo amateurren talde txiki honek XVIII-XIX. mendeko esploratzaileen lan tipikoagoa egiten du: gure lurraldeko azken espazio birjinak arakatu, mapeatu eta dokumentatzea: lurpeko paisaia bakarti, heze eta ilunak. Proiekzio honek mendiko jarduerarik ezezagunena ezagutarazi nahi du, taldeak egindako azken explorazio eta aurkikuntza geografikoen bidez.

Zure abenturaren bila

Zure abenturaren bila bidaia programa bat da, non gonbidatuek beren bizipen eta esperientziak eta, azken batean, bidaiatzeko zaletasuna kontatzen dituzten, abenturako irudien laguntzaz betiere. Programaren barruan, askotariko esperientziak kontatu izan dira, hala nola Antartikara egindako espedizioak, planetako mendirik garaienetara eta zailenetara egindakoak eta askoz ere leku hurbilagoetan egindako irteerak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude