Kabigorrik Sastraka erakusketa hartuko du martxoaren 6tik apirilaren 12ra

Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoak Sastraka erakusketa hartuko du. Erakusketa martxoaren 6tik apirilaren 12ra bisitatu ahalko da bertan. Itzalarenortasunaren eskutik, erakusketa honetan 13 lan ikusteko zein ukitzeko aukera izango da.

Erakusketak teknika eta esparru ezberdinetako lanak biltzen ditu. Hala nola, hiruzpalau margo, oinetako birmoldatuak artisau lantzat bereziki hartzen dena, ilustrazio serie bat eta hainbat argazki, besteak beste. Halaber, oraindik amaitutzat jo ez daitekeen tapizea ere badago. Esan bezala, alor ugarietako artefaktuak erakusgai izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude