Nerea Bermejo, Bermi, ilustratzaile irundarrak Udalaren Marrazketa eta Pintura Akademian ilustrazio-tailer bat emango du. Ikasgai magistrala otsailaren 24an eskainiko da, 10:00etatik 14:00etara, «Gure ingurua ilustratzen» izenburuarekin. Ikastaroaren kostua 21,60 eurokoa da, pertsonako. Gainera, ikasleek marrazteko materialak eta pinturak ekarri beharko dituzte.
Tailerrean izena emateko epea otsailaren 21era arte zabalik egongo da.Irungo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin behar da izen ematea. Hamabost plaza daude, eta gutxienez bost pertsona behar dira taldea osatzeko.
Nerea Bermejo Olaizola Bermi ilustratzaile irundarra arduratuko da tailerra zuzentzeaz. Kultur proiektuak eta eremu urbanoak dira haren espezialitatea, eta lekuak eta ideiak irudikatzen ditu. Hainbat horma-irudi eta panel hezigarri egin ditu, eta haurrentzako bi liburu argitaratu ditu.
Tailerraren helburua
Artistaren hitzetan, tailerraren helburua «gure eguneroko inguruetan dagoen magia esploratzea, ilustrazioaren artearen bidez». Ilustratzaileak dioenez, tailerra «aukera» bat da «gure inguruaren esentzia» irudikatzen ikasteko, «norberaren adierazpide artistiko propioaren bidez». Gainera, Bermi-k esan duenez, tailerreko teknika artistikoa «librea eta kolorez betea» izango da.
Material hauek behar dira tailerrerako: DIN A5 papera (erabilera anitzekoa edo kartulina) eta gramaje lodiko DIN A3 papera (akuarelarako modukoa). Pinturei dagokienez, norberak nahi dituenak eraman ditzake, teknika librea izango baita.
Tailerrean parte hartzeko, ez da beharrezkoa marrazketa- edo pintura-ezagutzarik izatea aurretik. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo HAZera edo Kultura arlora, bidali mezu bat pinturamargoa@irun.org helbide elektronikora edo deitu 606 22 04 17 edo 695 75 29 94 telefonoetara