Gaur hasi dira Lekaenea kaleko haur parke berria eraikitzeko lanak

Astelehen honetan, martxoak 3, Anzaran auzoko Lekaenea kalean haurrentzako parke berri bat sortzeko lanak hasiko dira, 30 zenbakiaren parean. Irungo Udaleko Obretako, Mantentze Lanetako eta Azpiegituretako Arloak jakinarazi duenez, lanen hasiera eguraldi onarengatik baldintzatuak egongo dira.

Lehenik, jolasak muntatuko dira, eta, ondoren, segurtasun zorua jarriko da. Eguraldi ona egiten badu aste osoan, datorren asteko larunbatean zabalduko da parkea, martxoaren 8an.  Lanak egin ahal izateko, ingurua itxiko da, 2 metro garai diren metalezko hesiekin hormigoizko oinetan ainguratuta, oinezkoen segurtasuna bermatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude