224 domina lortu dituzte Bidasoa XXIeko igerilariek Probintziako Txapelketan

Iturria: Bidasoa XXI kluba.

Probintziako Txapelketan Bidasoa XXIeko kimu eta haurren kategorian nagusitu dira guztira, 224 dominako zifra errekorra lortuz. Horietatik, 96 urrezko domina izan dira. Nagusitasuna erabatekoa izan zen taldekako sailkapen guztietan, kasu batzuetan alde handiarekin. Nagusitasunaren erakusgarri izan zen txapelketako errelebo guztietan garaipena lortu zela.

Banakako mailan, nabarmendu behar da, bere minimo nazionalen zerrendan proba berriak gehitzea lortu zuten igerilari dezentez gain, Uma Gonjar alebinaren zerrendan sartu zela eta infantilek 4x100L erreleboko minimoa lortu zutela. Era berean, Klubeko errekor berriak ere nabarmendu behar dira, hauek lortu baitituzte: Jon Txapartegi 14 urteko 200b, Ekiñe Cabanes 14 urteko 50 m, Eider Emazabel 14 urteko 100m, Uma Gonjar 13 urteko 50 m eta erreleboak Emakumezko kimuen 3 erreleboak, eta emakumezko haurren 4x100L

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude