Nafarroa Beherea kalean lanak egingo dira datozen hiru edo lau asteetan zehar. Izan ere, Katea auzoan abiadura handiko trenarentzako Adifek egiten ari dituen lanen esparruan daude. Hain zuzen ere, Telleria pasabidea eraitsi beharko da eta, ondoren, berriro eraiki.
Hortaz, Irungo Udalak jakinarazten du laster lanak egingo direla mugakide diren kaleetan, hurrengo bietatik hasita: Andrearriaga kalea, non lanak bukatzear daude, eta Nafarroa Behera. Nafarroa Beherea kalearen kasuan, hurrengo hiru edo lau asteetan, ziur aski, kalean lanak egingo dira, eta hauek seinaleztaturik egongo dira.



