Gazteentzako sormen idazketa tailerra antolatu du Konekta zerbitzuak

Konekta zerbitzuak proposamen berri bat dakar: Gazteentzatko sormen idazketa tailerra. Itziar Sistiaga idazlea izango da ikastaroa gidaria eta, guztira aurrez arreko 3 saioa izango ditu. Ikastaroa Irungo Martindozenea Gaztelekuan egingo da eta 16-25 urte bitarteko gazteek bertan parte hartu ahal izango dute. Haien esperientzia eta emozio pertsonaletik abiatuta kontakizun labur bat idazten ikasiko dute.

Gertatu zaizun zerbait, ikusi duzun zerbait edo kotatutako zerbait…. Idazketan, denak balio du txispa gisa lehen urratsak emateko. Saioetan zehar, sormen prozesua eta idazketa emozionala indartzen duten hainbat sormen teknika ikasiko dituzte gazteek.  Horrela, Itziar Sistiaga idazleak, egunerokotasuna fikzioak eraikitzeko lehengairik onena dela erakutsiko die.

Ikastaroaren datak hauek izango dira:  azaroaren 16an, larunbatean 11:00etatik 13.00etara; azaroaren 22an, ostiralean, 18:00etatik 20:00etara; eta azaroaren 23an, larunbatean, 11:00etatik 13:00etara.

Izen ematea 

Sormen idazketa ikastaroan parte hartzeko asmoa dutenek, azaroaren 12ra arte izango dute ikastaroan izena emateko aukera. Izena emateko, lehenengo formulario hau bete beharko dute. Ondoren, Konekta zerbitzuko bulegoan entregatu edo konekta@irun.org emailera edo 656794372 Whatsappera bidali beharko dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude