Otsailaren 14an Irungo Kirolaren Jaiaren edizio berri bat egingo da

Borja Olazabal Kiroletako ordezkariak ostiral honetan jakinarazi duenez, Irungo kirolaren omenezko sariak otsailaren 14an emango dira, astelehenarekin, Ficoban egitekoa den ekitaldi batean, 19:30ean. Horrela, iaz pandemiaren ondorioz egin ezin izan zen ekimen bat itzuliko da gurera.

«Publikoa ere itzuliko da gure hiriko kirolarentzako hitzordu kutunera. Gure kirolari eta klubekin izan ohi dugun topaketa da, iaz egin zuten lan guztia omentzeko, kontuan izanik aurreko denboraldian ere oso handia izan zela pandemiaren eragina», nabarmendu du Borja Olazabalek.

Ekitaldian, gizonezko eta emakumezkoen arteko kirolari onenaren eta klub onenaren sariak banatuko dira. Iaz bezala, laugarren sari bat ere emango da, herri-bozketa batetik aterako dena, hainbat izen nabarmenen artean: Irundarron Saria. Datozen egunetan espazio bat gaituko da Udalaren webgunean, bozketa egiteko. «Arrakasta handiko kirolariak ditugu gure artean, eta merezi dute bozketa horretan sartzea».

Omenaldiak eta sorpresaren bat
Ordezkariak aurreratu duenez, ekitaldi berezi bat prestatzen ari dira, berriz ere gala formatua erabiliko den honetarako. «Ez dugu nahi sariak berak banatuta ekitaldia amaitzea; aitzitik, ondo pasatzeko aukera ere eskaini nahi dugu, gala girotzeko proposamen entretenigarriak ere ekarrita, guztia kirolaren inguruan, betiere», gaineratu du Olazabalek. Gainera, aukera baliatuko dugu aurreko denboraldian beren ibilaldia itxi zuten bi kirolari omentzeko ere: Adrián Crowley eta Kako Aranburu.

Aintzatespenak ez dira, ordea, hor amaituko: beste sari bat ere emango baita, ohorezkoa, ekitaldian bertan jakinaraziko den ibilbide luze bat omentzeko. Kirolarekin lotutako musika-emanaldi txiki bat ere izango dugu.

Kirolari izendatuak
1. Naroa García (borroka): urrezko domina Espainiako Grappling Txapelketan

2. Bidasoa Irun (eskubaloia): Asobal Ligako txapeldunordea

3. Aritz Larrarte-Gorka Pablos (trinketea): Espainiako txapeldunordeak.

4. Julen Aginagalde (eskubaloia): brontzezko domina Olinpiar Jokoetan eta Asobal Ligako txapeldunordea

5. Teresa Errandonea (atletismoa): Olinpiar Jokoetan parte hartzea eta Espainiako txapelduna 100m

6. Ander Elosegi (ur biziak): diploma Olinpiar Jokoetan

7. Maitane Herrero (Judo): judoko Espainiako txapeldunorde absolutua (-63kg).

8. Haimar Etxeberria (txirrindularitza): Junior mailako txirrindularitza egutegiko garaipenak eta Espainiako selekzioarekin parte hartzea munduko eta Europako txapelketetan

9. Jaouad Karbal (borroka): urrezko domina Espainiako Grappling Txapelketan.

10. Maialen Ramos (Judo): brontzea Espainiako Judo Txapelketa absolutua (-70Kg)

11. Dario Cerezal (kulturismoa): Espainiako txapelduna kulturismo naturalean

12. Irati Beorlegi (Obstakulu Lasterketa): OCR Espainiako txapelduna

13. Asier Landart (Obstakulu Lasterketa): OCR Espainiako txapelduna

14. Jaizubia Klub Hipikoa (hipika):

15. José Gómez de Arriba (atletismoa): Euskadiko Maratoi txapelduna

16. Klara Olazabal (ur biziak): dominak Europan eta Munduko Txapelketan.

17. Santiagotarrak (piraguismoa): klubaren errekorra nazioarteko lehiaketetan eta 30 domina Espainiako banku mugikorreko txapelketan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude