Osasun Bidasoa plataformak elkarretaratzea deitu du otsailaren 2rako San Juan plazan

Osasun Bidasoa plataformak elkarretaratzea deitu du otsailaren 2rako. Elkarretaratzea San Juan plazan egingo da arratsaldeko 18:00etan. Kontzentrazioaren bitartez Bidasoa Ospitaleko ebakuntza gelak berritzeko lanen etendura eta prozeduraren aldaketa eskatu nahi da.

Osasun Bidasoa plataformaren helburua da Bidasoa Ospitaleko ebakuntza gelak berritzeko Osasun Sailak prestatutako plangintzaren aurka egitea. Izan ere, berrikuntza lanak 2022ko maiatzean hastea aurreikusita dago. Lanek 18 hilabeteetako iraupena izatea aurreikusten da. Bien bitartean, Hondarribiko ospitaleko ebakuntza-gelak Donostiako Onkologikora eramango dira. Erabaki horrek Bidasoko eta Bortzirietako biztanleei eragingo dei, hau da, 100.000 herritarrei.

Plataformak Bidasoa Ospitaleko ebakuntza blokea handitzeko, berritzeko eta hobetzeko beharrarekin bat dator. Hala ere, berrikuntza lanek eskualdeko biztanleei ahalik eta kalte gutxien eragitea nahi da. Horretarako, maiatzean martxan jarri nahi den berreraikuntza prozedura eten eta agintariekin batera bestelako irtenbideak aztertu nahi dira.

Herritarren ahotsa entzun dadin, Osasun Bidasoa plataformak ostiralero, arratsaldeko 14:00etan, Bidasoa Ospitalearen ate nagusiaren aurrean kontzentrazioak antolatzen ditu. Oraingoan, berriz, elkarretaratzea datozen asteazkenerako deitu dute San Juan plazan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude