Datorren urtarrilaren 25ean, larunbatean, Familia ta Lagun programaren laugarren saioa iritsiko da Irunera. “Yoga probatu eta arnas dezagun” lelopean, 4-11 urte tarteko haurrentzat eta beren gurasoentzat bideratutako saioa egingo da Irungo Udaleko Gazteria sailak, GazteARTEan, antolatuta. Ekintza Kateako Haurtxokoan (Araba kalea, 46) egingo da, 10:30etatik 12:30etara.
Zehazki, saio honetan etxeko txikiek yogaren munduan murgilduko dira, ongizate eta konexio emozionala sustatu, erlaxazioa landu eta sormena garatzeko espazio bikaina sortuz yogaren eta mandalen bitartez. Ekimena doan da eta izen-emateak urtarrilaren 22a baino lehen egin beharko dira udal webgunean. Plazak mugatuak dira.
Familia ta lagun
Familia ta lagun jardunaldien helburua da aisialdi denboraz gozatzeko espazio baten sorrera, hainbat ekimen sortzaile, dibertigarri eta hezigarriekin (urezko kirolak, yoga, familychef, bizikletan paseoak, etab.).



