Irungo Udaleko Gazteria arloko Konekta zerbitzuak doako yoga tailerra proposatzen du abenduko zubirako. Yoga klasea abenduaren 7an, larunbatean, izango da, goizeko 12:00etatik 13:30era. Miriam Checa eta Ane Delgadok gidatutako yoga saioa Mamba Yoga studioan izango da. Tailerra 16 eta 25 urte bitartean dituzten gazteei zuzendua dago.
Izena emateko epea abenduaren 5era arte zabalik egongo da, plaza mugatuak baitira. Ekintzan izena emateko GazteARTEAn webgunean aurkituko duzun dokumentua bete eta WhatsApp bidez 656794372 zenbakira bidali edo konekta@irun.org helbide elektronikora bidali beharko da.