Irungo 205 Raid Parts taldeak Maroc Challengean rally solidarioan parte hartuko du. Proiektuak Real Unión klubaren laguntza jaso du. Rallyak Marokoko eremu hustuenetako batzuk zeharkatuko ditu datozen egunetan zehar.
Beñat Gil eta Jon Hoyos gidari irundarrak Algeciraserako bidea hartuko dute gaur, autoaren aurrealdean eta atzealdean Real Unión klubaren armarria dutela. Bertan ferrya hartu eta Gibraltarko itsasartea zeharkatuko dute. Ondoren, astebetez, Marokoko ekialdea zeharkatuko dute, Er-Rachidia, Erfoud edo Zagora bezalako hirietatik pasatuz.
Abentura honetan laguntzeko, erakunde txuribeltzak klubeko jantzi eta ekipamendu ugari eman dizkie, trazatuko zonalde behartsuenetan banatzeko. Gainera, klubetik zorte onena opa diete hasi berri duten abentura honetarako.