Txingudiko talde gazteenak garaipenaren bila aterako dira Plaiaundiko zelaraira

Argazkia: Gabiria Txingudi/Baztan eta Uribealdearen arteko norgehiagoka  (Egilea: Gari Mendizabal)

Txingudiko talde gazteenek garaipenaren bila aterako dira Plaiaundiko zelaraira. 18 urte azpiko Txingudi/Bera Bera Durangoren aurka jokatuko du Donostian. 16 urte azpiko Txingudi/Baztanek Gabiria Plaiaundin jasoko du. 14 urte azpiko Rioja Hernani/Atleticoren aurka arituko da.

18 urtez azpiko taldeak sasoiko lehen garaipena lortzeko lanean arituko dira Donostiako Miniestadioan larunbatean 14:30etatik aurrera. Aurkaria, Durango, azkenaurrena da sailkapenean etxekoengandik hiru puntura. Lehenengo faseko norgehiagokan, bizkaitarrek 45 eta 0 irabazi zuten.

16 urte azpiko taldeak, aldiz, Plaiaundin jokatuko du larunbatean 12:00etatik aurrera Logroñoko RC Riojaren aurka. Pasa den astean Arrasaten egindako partida bikainaren ondoren, bidasoarrek ligako talderik indartsuenetako bat jasoko dute. Errioxarrek hiru garaipen lortu dituzte bigarren faseko lau partidetan eta hirugarren sailkatzen dira, Gabiria Txingudi/Baztan zazpigarren den bitartean.

Eta jokatzen lehenengoa izango dena, larunbatean 10:00etan, 14 urte azpikoen Txingudi/Baztan partida izango da. Gipuzkoako ligako lehenengo fasea Hernani/Atletico San Sebastianen aurka itxiko du etxean.

Biok Txingudik bigarren faseko egutegia

Martxoko lehenengo asteburuan Gasteizen hasiko du bigarren fasea Biok Txingudik. Fase honetako nobedadea talde berriek izena emateko aukera dutela da eta, izan ere, zazpi aurkari izango dituzte mugakoek. Lehenengo faseko azkeneko 6 sailkatuetaz gain, Neskak Loratzen, Getxo eta Mungiako klubek osatutako taldeak, bigarren talde bat izango du. Taldearen helburua lehenengo fasean eginiko lana errepikatzea izango da.

Beterano eguna, otsailaren 24ean

Urtero bezala, Txingudi Errugbi Klubak bere jokalari ohiei egun bat eskainiko die. Otsailaren 24ean beteranoei eta ingurukoei irekitako tokata bat egingo da Plaiaundin 11:00etatik aurrera. Hirugarren denbora egin eta gero, parte-hartzaileek Gabiria jatetxean bazkalduko dute eta, arratsaldean, topaketa Irungo Kale Nagusiko Rugby Tabernara mugituko da. Klubetik adierazi dutenez, apuntatzeko aukera oraindik badago eta, informazio gehiagorako, 688 745 362 telefonora deitu dezakete.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude