Garaipena helburu izango dute Txingudiko gazteek asteburuko partidetan 

Argazkia: Gabiria Txingudi eta Uribealdearen arteko norgehiagoka. (Iturria: Txingudi Errugbi Kluba)

Txingudi/Bera Bera 18 urte azpiko taldeak oraindik ez daki zer den partida bat irabaztea. Garaipena lortzeko lanean arituko dira Nafarroako Unibertsitateko zelaian Iruñearen aurka larunbat honetan, 11:00etatik aurrera. Hilabete daramate jokatu gabe, Ordizia Plaiaundin jaso zuten egunetik, hain zuzen ere, eta gogoz joango dira Nafarroara.

Etxetik urrun baita ere arituko da Gabiria Txingudi/Baztan 16 urte azpiko taldea. Bilbon jokatuko dute Uni Bilboren bigarren taldearen aurka. Uribealdearen aurka partida txukuna egin eta gero, bigarren faseko lehenengo puntuak lortzeko gogoz daude mugako gazteak. Aurten bilbotarrak garaitzea badakite zer den, gainera, azaroaren 11ean 34 eta 7 irabazi baitzuten Lekarozen. Oraingoan, Bilboko Errekalde kiroldegian arituko dira, larunbatean 13:00etatik aurrera.

Asteburu honetan lanean arituko den beste taldea 14 urte azpiko taldea izango da. Hernanin jokatuko dute igandean, 10:00etatik aurrera, Gipuzkoako ligako bigarren jardunaldian. Hiru partida baino ez zaizkie geratzen Txingudi eta Baztango gazteei Logroñon egindako hasiera kaxkarra iraultzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude