Errugbilari beteranoek primerako eguna pasa zuten Txingudi errugbi klubak antolatutako topaketan

Hogeita hamar bat beterano bildu ziren pasa den larunbatean Txingudi Errugbi Elkarteak aurten antolaturiko jaialdian. Bertaratu zirenen artean lau talde osatu ziren, hauetatik bat Errioxatik etorritako lagunek osatutakoa, “tokata” handi bat jokatzeko.

Parte-hartzaile eta laguntzaileen artean Andres Espinosa “Espi”, Agustin de Dios “Tinin”, Rober Oyarzun, Jesus “Abuelo”, Jose Luis Aranguren, Juantxo Trecu, Antonio Sayar, Iñaki Urruchurtu, Iñigo Aizpurua, Gorka Eizaguirre, Urtzi Berastegi, Iñaki Alberdi, Alvaro Garcia, Paco Franco, Unai Arbelaiz, Aitor Elizalde, Ignacio Bereciartua, Juanjo Otero “Txuntxurro”, Paskal Michelena, Yon Michelena “Paskalin”, Ivan Verdasco, Rafa Emazabel, Txema eta Txumai Kalparsoro, Arkaitz Otegui “Xolomo”, Igor Alberro, Gari Mendizabal, Luis eta Aitor Petrikorena, “Kutxaras”, Ricardo Marzan, Javier Fanlo, Gorka Nava, David Muñoz, Feliciano Pelaez, “Peiko” Pardo, Javi, Jorge Imaz, Carmelo Balanzategui, Juanfe Munguia, Esteban Pernas, Ignacio Imaz, Ismael Serrano eta Manu Amunarriz izan ziren.

Aparteko konbinazio eta paseak erakutsi zituzten berdegunean, partidu ondorengo hirugarren denbora merezia zutela argi erakusteko. Plaiaundin dena eman ondoren, Gabiria jatetxean, Santi de la Serna sukaldariaren etxea, jarraitu zen jardunaldia. Aparteko jakiak dastatzeaz gain, sari eta aitorpen ezberdinak banatzeko denbora ere izan zuten. Besteak beste, Txumai Kalparsoro zale onena izendatu zuten, eta Fernando Arbelaiz “Pipo”k klubaren lehenengo entsegua egiteagatik eta Pascal Mitxelenak taldea beti laguntzeko izandako prestutasunarengatik aitortzak jaso zituzten.

Gainera, Feliciano Peláezen abestiak ez ziren falta izan jardunaldia musikaz betez.

Eguna klubak Irungo Kale Nagusian duen tabernan amaitu zen, eguneko kontakizunak eta jai giroa erdiguneko kaleetara eramanez.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude