Sardinaren ehorzketa eta Zanpantzar Erreketarekin amaituko dira gaur Inauteriak Irunen

Gaur, martxoaren 4an, 19:30etan, eta Inauterietako astearte oro bezala, Zabaltza plazatik aterako da Sardina eta Zanpantzarren segizioa. Aurreratu Kultur Elkartea, aurrera egingo du Foru kalea eta Kale Nagusitik San Juan plazan amaitzeko, non Sardinaren ehorzketa eta Zanpantzarren erreketa egingo den.

Udaletik azpimarratu nahi da Sardinaren ehorzketa eta Zanpantzarren erreketa bukatu eta gero, 20:30ak gutxi gora behera, traka final bat egingo dela Santiagoko Deabruekin bat. Hortaz, San Juan plazara hurbiltzea pertsona bakoitzaren ardura izango da bertan lehen aipatutako orduan egon daitekeen iskanbila dela eta. Euria egin ezkero, ez da trakarik egingo.

Trafiko mozketak

19:15etatik aurrera, hiriko hainbat zonaldek aldaketa batzuk jasango dituzte 21:15ak arte, gutxi gora behera: Colón pasealekua moztuta egongo da bi noranzkoetan Eliza kalea eta Gipuzkoa hiribidea artean, Gipuzkoa hiribidetik datorren trafikoa Hondarribirantz desbideratuz eta Nafarroa hiribidetik datorrena Sarasate kaletik. Legia, Pikoketa, Aldapeta, Foru eta Joaquin Gamón kaleetarako sarrera Gipuzkoa hiribidetik egingo da, Luis Mariano kaletik sartuz (kontrako noranzkoan baimenduko dena).

San Juaneko aldageltokia ez du mozketarik izango desfilearen sarrera arte Foru kalean zehar (19:30ak aldera). Hortik aurrera, ezingo da aldageltokia erabili noranzkoa aldatzeko, Colón pasealekutik joan behar izanez Hondarribirantz.

Renfeko geltokira sarrera ez da moztuko, honetara Anaka kaletik sartu ahal izanik.

San Juan plazako taxi geltokia desgaituta geratuko da 19:30etatik aurrera. Beste aldetik, Jose Ramon Agirretxe geltokiko sarrera Gipuzkoa hiribidetik egin beharko da, Colón pasealekuko aparkalekua edota Luis Mariano kalea erabiliz, kontrako noranzkoan baimenduta egongo direnak. Geltokiko irteera egiteko Joaquin Gamon kalea erabiliko da.

Mozketa hauek desfileak aurrera egin ahala altxatuko dira, betiere oinezkoen segurtasuna bermaturik dagoela (20:00ak aldera aurreikusita). Bitartean, saihesbidea erabiltzea gomendatzen da.

Irunbusen aldaketak

Zenbait aldaketa emango dira ere Irunbusen zerbitzuko lineatan:

L1 | Zaisa-Ospitalea

19:15etako irteera:

Ospitalerantz: autobusak Osinbiribileko biribilgunera iritsiko dira, eta geltokitik kanpo geratuko dira, Dunboako anbulatorioan bidaiariak jasotzeko. Ondoren GI-636 errepidetik desbideratuko dira, Hondarribia kalea igo eta jaitsi ondoren Letxunborro hiribidetik barrena iritsiko dira ospitalera.

Zaisarantz: autobusa GELTOKI-ESTACION geltokiraino ohiko ibilbidea, Hondarribia kaletik behera jaitsiko da eta GI-636 errepidetik Dunboako anbulatorioan bidaiariak jasotzeko. Hortik aurrera ohiko bidea egingo du Behobiarantz.

L2 | San Juan – Katea – Txingudi

Azken irteera Fermin Calbetonetik: 19:00etan. Ordu horretatik aurrera 19:45 arte gutxi gorabehera linea-burua Gipuzkoa 1 geltokira eramango da.

*Itzulbidea itxita 21:15ak arte.

L3 | San Juan – Artia

19:30etatik aurrera eta 21:15 arte, lineaburua Nafarroa 18 izango da.

L4 | San Juan – Anzaran – Olaberria

Azken irteera Fermin Calbetonetik 18:45etan. Ordu horretatik aurrera eta 19:45ak arte, gutxi gorabehera, lineaburua Gipuzkoa 1. San Martzial kalea itxita 20:30etatik 21:15ak arte (Euskal Herria hiribidetik joango da).

*21:15ak arte itzulbidea itxita.

Murrizketak desfilearen azkenak aurrera egin ahala kenduko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude