Atzo arratsaldean 2024ko Inauteriei azkenaurreko agurra egin zitzaien Irunen. Sardinaren ehorzketa eta Zanpantzarren erreketa izan ohi dira Inauteri ekitaldietako azkenak. Aurten, ordea, datorren larunbatean, otsailaren 17an, errepikatuko da aurreko astean egin ez zen desfilea. Argazkietan atzo arratsaldeko desfilea eta San Juan plazako ekitaldia ikusiko dituzu.