Sardinaren ehorzketa eta Zanpantzarren erreketarekin Inauteriei azkenaurreko agurra egingo zaie gaur

Gaur, otsailaren 13an, Astearte Inautea ospatzeko ekintzak egingo dira Irunen. Ohiko moduan, Sardinaren ehorzketa eta Zanpantzarren erretzea egingo dira San Juan plazan. Aurten ordea, ekitaldi hau ez da izango 2024ko Irungo Inauterietako azkena izango. Izan ere, pasa den larunbateko Inauterietako desfilea bertan behera gertatu ostean, datorren larunbatean, otsailaren 17an, errepikatuko baita ohiko ordutegi eta ibilbidearekin.

19:30ean Zabaltza plazatik abiatuko da Sardina ehorzteko eta Zanpantzar erretzeko segizioa. Colón ibilbidea, Foru karrika eta Kale Nagusitik igaro ondoren, San Juan plazara iritsiko dira. Sardinaren eta Zanpantzarren erretzea amaitzerakoan, Santiagoko Deabruak elkarteak azken traka egingo du Almudena Grandes plazatxoan.

Ekitaldian Irun Hiriko Musika Bandak, Zanpantzarrek, Sardinak, Sardinaren Kofradiak eta Segizioak parte hartuko dute. Aurten El Pila IGEaren konpartsa eta San Vicente de Paul Guraso Elkartearen konpartsa izango dira Sardina eramatearen arduradunak, bi ikastetxeen 100. urteurrena ospatzeko.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude